1922ko irailaren 7an sortu zen Regina Ibarra, eta Ixidro Ariztegirekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, baina Mari Luz bakarrik bizi da. Bi biloba eta hiru birbiloba ditu Reginak.
Etxalarko Lakain auzoko Mariskineko bordako Regina Ibarrak ehun urte bete ditu irailaren 7an. Etxalarko herriaren izenean, oroigarria eman zion atzo Maite Irisarri zinegotziak. Mari Luz Ariztegi alabarekin batera ageri dira biak argazkian.
1922ko irailaren 7an sortu zen Regina Ibarra, eta Ixidro Ariztegirekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, baina Mari Luz bakarrik bizi da. Bi biloba eta hiru birbiloba ditu Reginak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.