Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejirarekin abiatuko da Lesakako Udak Azkenak zikloa

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 7a, 12:00

Lesakako erraldoi eta buruhandien konpartsa karrikaz karrika ibiliko da larunbat goizean.

Larunbatean 11:00etan aterako da Harriondoatik eta karrikaz karrika ibiliko da

Lesakako udalak eta Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak antolatuta Udak Azkenak Zikloa eginen dute asteotan, zenbait ekitaldirekin. Lehenbizikoa irailaren 10ean izanen da. Larunbatean 11:00etan Harriondoa kultur etxetik abiatuta karrikaz karrika ibiliko da Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

Irailaren 16an, datorren ortziralean 19:30ean Antoiutik abiatuta Kantu Bira eginen du Lesakako abesbatzak. Zikloa bukatzeko, irailaren 24an, larunbatean 23:00etan Plaza Zaharrean kontzertua eskainiko dute The Malcom Young Band eta Janus Lester taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun