Zubigaineko kross herrikoiaren hirugarren edizioa antolatu zuen Beti Gaztek larunbat arratsaldean Lesakan. Kategoria nagusietan ez zen korrikalari aunitz atera, baina bai ttikietan. Denera 46 korrikalari izan ziren, 33 mutil eta 13 neska. Proba nagusian, Lesakako hamabi zubi zeharkatu zituen lasterketak, Herriko Etxearen paretik abiatu eta bidean Arretxeko zubia, Koskillako zubia, Moxoren zubia, Periko zubia, Eskol Ttikiko zubia, Itturrunzubi, Antepasetako zubia, Espia zubia, Sumusa, Ekaitzako zubia, Bordieneko zubia eta Pintxeren zubia zeharkatuz. Bertze korrikalariek, adinaren araberako ibilbideak izan zituzten
Sailkapenak
Kategoria nagusian, Berako Gwendal Larque Sanjurjo (17.21) eta Igantziko Cristina Arbues Rosique (21.15) izan ziren irabazle.
Infantil mailan (13-14 urte), Lesakako Eñaut Arburua Portu (6.58) gailendu zen; alebin mailan (11-12 urte), Berako Xabier Perez Tapia (2.56); benjamin mailan (9-10 urte), Berako Aner Errandonea Legazkue (1.29) eta Igantziko Joana Irazoki Arbues (1.32) nagusitu ziren; aurrebenjamin mailan (6-7-8 urte) Berako Oskitz Errandonea Legazkue (1.12) eta Lesakako Enara Ariztegi Antxordoki (1.17) eta ttikien mailan (5 urte edo guttiago), Lesakako Ibon Zelaieta Egia (0.42) eta Maddi Mutuberria Zelaieta (0.49) izan ziren ziren bizkorrenak.