Uda giroa

Berrizaungo bestak ospatuko dituzte larunbatean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 7a, 09:00
Txupinazoaren ondotik dantza saioa eskainiko dute Igantziko dantzariek.

Urte aunitzez egin gabe egon ondotik, 2019an berreskuratu zituzten Igantziko Berrizaun auzoko bestak. Bi urteko etenaren ondotik, larunbatean, irailaren 10ean ospatuko dute aurtengo besta eguna.  

Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte auzotarrek larunbaterako. 12:00etan hasiko dituzte bestak txupinazoarekin, eta segidan dantza emanaldia izanen dute. Ondotik, auzotarren bazkaria eginen dute 14:00etan. Bazkaldu ondotik, 18:00etan auzotarren arteko joko desafioa jokatuko dute, beteranoak gazteen kontra.

Desafioaren ondotik, 19:00etan  hanka lehiaketa eginen dute. Horretarako parte hartzaile bakoitzak bere hanka apaindu beharko du. 

Eguna bukatzeko, 20:00etan DJ Endararen musika saioa hasiko da, eta jatekoa eta edatekoa izanen dituzte txosnan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun