Bertze urtetan bezala, bi posturik garestienak zortzigarrena eta hamaikagarrena, bakoitza 3.515 eurotan atera dituzte, eta biak, tasatutako prezioan esleitu dituzte. Dena den, hemeretzigarren postua da gehien hobetu dutena 988 eurotik 1.688 eurotara altxatuz. Hutsean gelditu dira 13, 14, 15, 16, 17 eta 18. postuak hutsean gelditu dira.
Lehen enkantean esleitu diren 15 postuengatik gutienez 32.222 euro hartuko ditu Etxalarko Udalak, aurreikusitakoa baino 4.581 euro gutiago, eta, ikusi behar irailaren 13an, bigarren enkantea egiten denean emaitzak hobetzen diren.
Gogoratu behar da 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela Etxalarko Udalak eta 2004an 81.875 euro.
Irailaren 9an, heldu den ortzirale eguerdiko 12etan bukatzen da sesta emateko aukera (prezioaren seiren bat igo beharko litzateke gutienez) eta hutsean gelditutako 6 postuak eta sesta ematerakoan mejora izan dutenekin, berriz eginen da enkantea irailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 7etan.
EHIZA-POSTUEN LEHEN ENKANTEA 2022 | ||
Postuak | Tasazioa | Errematea |
1. postua | 988,00 | 1.228,00 |
2. postua | 988,00 | 1.318,00 |
3. postua | 2.376,00 | 2.376,00 |
4. postua | 1.851,00 | 1.851,00 |
5. postua | 2.376,00 | 2.376,00 |
6. postua | 1.851,00 | 1.851,00 |
7. postua | 2.376,00 | 2.376,00 |
8. postua | 3.515,00 | 3.515,00 |
9. postua | 2.397,00 | 2.397,00 |
10. postua | 2.397,00 | 2.397,00 |
11. postua | 3.515,00 | 3.515,00 |
12. postua | 1.778,00 | 1.778,00 |
13. postua | 1.565,00 | 0,00 |
14. postua | 988,00 | 0,00 |
15. postua | 988,00 | 0,00 |
16. postua | 770,00 | 0,00 |
17. postua | 770,00 | 0,00 |
18. postua | 770,00 | 0,00 |
19. postua | 988,00 | 1.688,00 |
20. postua | 1.778,00 | 1.778,00 |
21. postua | 1.778,00 | 1.778,00 |
36.803,00 | 32.222,00 |