Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi euro inbertitu ditu 20 herri baino gehiagotan bizikleta bideak eraiki eta hobetu ahal izateko. Toki-erakundeek beren herrietako hiriguneak eta hiriartekoak azpiegiturez hornitzea du helburu, mugikortasun iraunkorra sustatzeko. Jarduerak 2022an lizitatu beharko dira, eta 2023ko irailaren 30rako bukatu beharko dira. Dirulaguntza jasoko duen herrietako bat Lesaka izanen da.
Bidasoako Bide Berdeak proiektuaren bigarren fasearekin segituko du, bidea herriarekin segurtasunez lotzea helburu duena. Proiektuak 754.827 euroko inbertsioa izanen du, eta 400.000 euroko laguntza jasoko du Nafarroako Gobernuaren aldetik.