Goizeko zortzietan aterako dira Lesakatik, eta zuzenean Ordiziara joanen dira bertako azoka ikusteko. Azoka ikusi ondotik, Aginaga sagardotegian bazkaria izanen dute. Bazkaldu ondotik, aldiz, Zarautzera joanen dira, eta bertan bisita egin ondotik itzuliko dira Lesakara.
Txartelak erosteko epea dagoeneko bukatua da.