Gaita eta atabal tailerrean izena emateko epea ireki dute Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 4a, 10:00

Azarotik ekainera eginen dute ikastaroa larunbatero eta irailaren 23ra arte apunta daiteke.

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak gaita eta atabal tailerra antolatu dute aurten ere. Saioak azarotik ekainera bitartean izanen dira larunbatero Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko azken eguna irailaren 23a izanen da. 

Gaita eta atabal tailerrak larunbat goizetan 11:30etik 12:30era izanen dira Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Kurtso guztiak 100 euro balio du eta izen ematea esteka honetan egin daiteke. Ikastaroak aurrera ateratzeko gutienez bortz lagun beharko dira. 

Argibide eta informazio gehiago nahi duenak Berako kultur etxean deitu edo idatzi dezake. 948 631 222 telefonora edo kultura@bera.eus e-postara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun