Uda giroa

Zubi gaineko III. kros herrikoia eta Ezkurrara mendi irteera antolatu ditu Beti Gaztek astebururako

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 2a, 14:00

Zubi gaineko hirugarren krosa jokatuko dute larunbatean.

Larunbatean jokatuko dute Zubi Gaineko krossaren hirugarren edizioa. 17:00etan infantilen mailara bitarteko neska-mutikoen lasterketa hasiko da eta 18:00etan gainerakoena.

Hamabi zubi zeharkatuko dituen lasterketa Lesakako Herriko Etxearen paretik abiatuko da eta bidean Arretxeko zubia, Koskillako zubia, Moxoren zubia, Periko zubia, Eskol Ttikiko zubia, Itturrunzubi, Antepasetako zubia, Espia zubia, Sumusa, Ekaitzako zubia, Bordieneko zubia eta Pintxeren zubia zeharkatuko ditu. Zarandian izanen du helmuga.

Izen emateak egunean bertan 16:00etatik aitzinera egin beharko dira, Pittin dendaren parean. Ttikietatik infantiletara bitartekoek bi euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek bortz euro. 

Ezkurrara oinez igandean

Iganderako aldiz, Ezkurrara mendi  irteera antolatu dute. 06:00etan aterako dira Lesakako Plaza Zaharretik. Ezkurran bertan bazkalduko dute eta arratsaldean bueltatuko dira Lesakara taxian. Bazkariko erreserba egiteko eta taxiak antolatzeko izen-ematea beharrezkoa izanen da. Larunbata (irailak 3) goiza arte egin ahalko da 676 575 107 (Jesus Mari Zapirain) zenbakira idatzita.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun