Ekonomia Feminista Eskolaren aurkezpena eginen dute irailaren 23an Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 2a, 11:00

Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen Ekonomia Feminista Eskola eginen dute aurtengo azaroan eta abenduan, eta horren aurkezpena eginen dute irailaren 23an Berako Beralandeta aretoan. Aurkezpena irailaren 23an, ortziralea izanen da 18:00etan. 

Azaroan abiatuko duten Eskola Feministari dagokionez, hiru saio izanen ditu azaroaren 5ean eta 19an, eta abenduaren 17an. Eskolako izen ematea dagoeneko irekia dago, eta info@aragorputz.eus helbidean egin behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun