Uda giroa

'Oihanean sentitu' bisita gidatua Igantziko San Juan Xarren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 1a, 16:00

Ameliren eskutik bisita gidatuak eskainiko dituzte, ipuinekin eta zuzeneko musikarekin. Argazkia: IƱaki Atxa

Bisita berezia izanen da, musikaz eta ipuinez lagunduta. Euskarazko bisita 15:00etan izanen da, eta gaztelaniazkoa 17:00etan. 

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak, zuzeneko ipuin kontalari eta musikarekin antolatutako ‘Oihanean sentitu’ bisita gidatuak antolatu ditu abuztuan eta irailean, Ameli ipuin kontalariaren eskutik. Orain arte Beintza- Labaienen, Donamarian, Lekarozen, Berroetan,  Beran eta Iturenen egin dituzte, eta larunbatean izanen da Igantzin. 

Bisita euskaraz (15:00etan) eta erdaraz (17:00etan) eginen da eta gutxienez hamar lagun eta gehienez 25 hartuko dituzte talde bakoitzean. Izena emateko, 948 59 23 23 telefono zenbakira deitu beharko da astelehenetik ortzegunera 09:00etatik 14:00etara, eta ortziralean baita arratsaldean ere.  Bisitan parte hartzeko helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek lau. 

Oihanean sentitu

Iaz "Oihanean sentitu" liburuxka argitaratu zuen Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak, 13 ibilbide biltzen dituena, bakoitzak bere wikilook trackarekin. Ibilbide bakoitza osatzeko, ilustrazio bat eta inguruari lotutako ipuin bat daude, herrian kontatzen den eta belaunaldiz belaunaldi transmititu den istorio bat, elezahar bat, anekdota bat...

Aurten, urrats bat gehiago eman nahi dute eta bisita gidatu bat eskaini nahi dute aipatutako ibilbideetatik, ipuin kontalariekin eta zuzeneko musikarekin: «Ameliren eskutik oihanean murgilduko gara baso-bainua hartzeko eta bizitzaz betetzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun