Berako musika eskolan izena emateko epea gaurtik irailaren 9ra arte

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 1a, 09:00

Irailaren 12tik 24ra, berriz, ate irekien jardunaldiak antolatuko dituzte

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan 2022/23 ikasturtean matrikula egiteko epea ireki da gaur eta hilaren 9ra arte ematen ahalko da izena. Inprimakia idazkaritzan hartu eta entregatu beharko dute interesatuek.

Honez gain, irailaren 12tik 24ra ate irekien jardunaldiak eginen dituzte, interesa dutenek instrumentuen banakako zein taldekako eskoletara joan daitezen, inolako konpromisorik gabe, matrikulatzeko aukerarekin plaza libreak badaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun