Oinarrizko gaitasun digital eta administrazio elektronikoko ikastaroa izanen da Lesakan langabetuentzako

Ikastaroa irailaren 26tik urriaren 7ra eskainiko da Harriondoan

Nafar Lansareak Oinarrizko gaitasun digital pertsonal eta administrazio elektronikoarentzako ikastaroa emanen du Lesakan, enplegu-eskatzaileei zuzenduta. Irailaren 26tik urriaren 7ra izanen da kurtsoa, 40 ordukoa, eta Harriondoa kultur etxean emanen da 09:15etik 13:15era. Helburua «teknologiarako ateak irekitzea» da, enplegua lortu ahal izateko.

Hainbat tresna erabiltzen irakatsiko dute, bertzeak bertze; Interneteko bilaketa eta nabigazio segurua, ziurtagiri digitalaren erabilera, online erosketak egitea, posta elektronikoa eta bideokonferentziak, Cl@ve sistema, ariketa praktikoak, administrazio izapideak…

Ikastaroa doan izanen da eta izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 948 012 012 telefonora deitu edo SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es helbidera idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun