Igantziko Biltoki elkarteak antolatuta, kirolarien bilgune bilakatuko da irailaren 4an Igantzi, aurten hirugarrenez, mendi duatloi lasterketa antolatu baitu. Helduen proba 10:30ean hasiko da eta kirolariek banaka edo binaka osatzen ahalko dute ibilbidea. Hasteko 4,3 kilometroko mendi lasterketa egin beharko dute, ondotik 9,2 kilometroko buelta bi aldiz mendiko bizikletarekin eta bukatzeko 4,3 kilometro lasterka.
Hori baino lehen, haurren duatloia hasiko da, 09:30ean frontoian.
Izen ematea
Izen ematea kirolprobak.com atarian egin behar da. Banakako proban parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira eta bikoteka egin nahi izanez gero, 30 euro. Parte hartzaileen gehienezko kopurua 150 lehiakidetara mugatu dute antolatzaileek, eta kopuru horretara ailegatzen ez badira, probaren egunean ere izena ematen ahalko da, banakako probarako 25 euro eta erreleboko probarako 40 euro ordainduta.
Probaren ondotik, luntxa izanen da parte hartzaile guzientzako.