Uda giroa

215 lagunek hartu dute parte Lesakan udan egindako bisita gidatuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 31a, 10:00

Bigarren urtez jarraian Lesakako Turismo Bulegoak bisita gidatuak eskaini ditu aurtengo udan. Denera 11 bisita egin dituzte, eta 215 lagunek hartu dute parte. Bi bisita eskaini dituzte: 'Lesaka: gure kulturaren sorterria' eta 'Lesaka: pelikulen eszenatokia'.

Irailetik aitzinera bisita gidatuak taldeentzako bakarrik eskainiko dira. Hauek aitzinetik erreberba egin beharko dute 662 648 181 telefonora deituta, edo teknikaria1@lesaka.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Udan ere taldean bisitak egiteko aukera izan dute, eta hiru talde bisita egin dituzte. 

Lesakako Udalak eskerrak eman dizkie parte hartu duten herritar eta turistei, eta bisita gidatuak aitzinera ateratzea ahalbidetu duten pertsona guztiei. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun