Uso postuen enkantea eginen dute Etxalarren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 30a, 14:00

Irailaren 3an 12:00etan Etxalarko Kultur Etxeko aretoan eginen dute Iarmendi alderdian kokatutako 21 uso postuen enkantea.

Urtero bezala, usoak ehizatzeko postuen enkantea eginen dute larunbatean Etxalarren. 21 postu daude eskuragarri, eta esleitutakoak abenduaren 11ra arte izanen dituzte erabilgarri ehiztariek. Hauek dira lizitazioaren hasierako prezioak:

  • 1. postua: 950 euro
  • 2. postua: 950 euro
  • 3. postua: 2.285 euro
  • 4. postua: 1.780 euro
  • 5. postua: 2.285 euro
  • 6. postua: 1.780 euro
  • 7. postua: 2.285 euro
  • 8. postua: 3.380 euro
  • 9. postua: 2.305 euro
  • 10. postua: 2.305 euro
  • 11. postua: 3.380 euro
  • 12. postua: 1.710 euro
  • 13. postua: 1.505 euro
  • 14. postua: 950 euro
  • 15. postua: 950 euro
  • 16. postua: 740 euro
  • 17. postua: 740 euro
  • 18. postua: 740 euro
  • 19. postua: 950 euro
  • 20. postua: 1.710 euro
  • 21. postua: 1.710 euro

Enkantean ematen den tanto bakoitza hamar eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30 ordainduko du fidantza gisa.  

Baldintza guztiak esteka honetan daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun