Uda giroa

Agerrako bestak ospatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 29a, 13:00

Bi urteko etenaren ondotik Agerrako bestak ospatu dituzte Beran asteburuan. Ortzegunean hasi eta igandera bitartean auzo afaria, danborrada, lasterketa, mutxikoak, zikiro jatea eta bertzelako hamaika ekintza izan dituzte. Eguraldi ederra lagun, jendetza bildu da bestetan.  

Agerrako bestetako zozketan saritutako zenbakien berri ere eman dute antolatzaileek:

  1. saria: 1.662, Aloña farmazian saldua.
  2. saria: 1.228, Aritz Perezek saldua.
  3. saria: 2.598, Mari Karmen Erkiziak saldua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun