Oinarrizko gaitasun digitalei dagokien hainbat kontzeptu irakatsiko dituzte ikastaroan, hala nola Interneten bilaketa eta nabigazio segurua nola egin, online erosketak egiteko prozedurak, posta elektronikoa eta bideokonferentziak nola erabili, Cl@ve sistema nola erabili, ziurtagiri digitalak nola eskuratu... Halaber, administrazio elektronikoari buruzko konpetentziak ere jasoko dituzte parte hartzaileak, hala nola hitzordu medikuak, enplegu-eskaerak eta gizarte-segurantzako eta ogasuneko izapideak nola egin.
Ikastaroa gainditzen duten ikasleek gaitasun horiek bereganatu dituztela egiaztatzen duen diploma jasoko dute.
Izen ematea dagoeneko irekia dago, eta esteka honen bidez egin daiteke. Informazio gehiago nahi duenak 948 012 012 zenbakian edota SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es helbidera mezu bat bidalita jaso dezake.