Etxalarko besta egunetan egin diren txikizioak salatu ditu udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 24a, 18:00

Petardoak erabiliz plazako eta eskolako zenbait komunontzi lehertu dituztela eman du jakitera Etxalarko udalak. Itxura guztien arabera haurrek egindako txikizioak dira. Hala ere, «horrelako jarrerak ezin dira inola ere onartu» udal ordezkarien iritzian. Txikizio hauek konpontzea eta komun berriak jartzea 3.000 euroko gastua ekarriko diote herriari.

Abuztuaren 16an, petardoak erabiliz plazan dauden komunetan lehertu zuten komunontzi bat. Elbarritasuna duten pertsonendako komunontzi berezia da lehertu dutena, ohiko komunekin konparatuz prestakuntza hobeak dituena eta, hortaz, garestiagoa ere badena.

Landagain eskolan ere bertze bi komunontzi agertu dira petardoekin lehertuta besta egun horietan.

Udal ordezkariek egindako kalkuluen arabera, lehertutako hiru komunontziak ordezkatzea 3.000 euroko gastua ekarriko dio herriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun