Uda giroa

Agerrako bestak ospatuko dituzte abuztuaren 25etik 28ra

Otorduak, musika eta jokoak izanen dira nagusi Berako auzoan ortzegunetik igandera

Berako Udalaren laguntzarekin, egitarau zabala prestatu dute Agerrako auzokideek aste honetarako:

Abuztuak 25, ortzeguna: 16:00etan Agerra Cup finala eta 20:30ean afari autogestionatua karpan.

Abuztuak 26, ortziralea: 17:00etan tortilla lehiaketa, 18:30ean Agerra kantari. 20:00etan altxaferua eta haur eta helduen danborrada. 21:30ean auzo afaria eta ondotik Txamukos mariatxien kontzertua.

Abuztuak 27, larunbata: 10:00etan plater tiraketa Ehiza eta arrantza elkarteak antolatua. 11:00etan gaztetxoen esku pilota partidak eta 12:00etan erraldoi eta buruhaundiak Irats taldeko trikitilariekin. 15:00etan haurrentzako jokoak eta 18:00etan Agerrako Krosa XXXIX. Luis Mari Apeztegiaren oroigarria. 20:30ean Gure Txokoa dantza taldearen emanaldia eta ondotik suzko zezena eta bokata jatea karpan. 23:00etan Pettiren kontzertua eta ondotik Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 28, igandea: 12:00etan meza, ondotik erraldoi eta buruhaundiak txistulariekin eta apar besta. 13:15ean mutxikoak eta 14:30ean herri bazkaria Fer eta Beñatek alaiturik. 18:00etan txokolatada, 19:00etan Tor magoaren ikuskizuna eta iliunabarrean afari autogestionatua karpan eta bingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun