Toki Ona kiroldegiko neguko programan izena emateko epea irailaren 12tik 22ra

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 23a, 10:00

Hainbat aktibitate prestatu dituzte aurtengo ikasturterako

2022-2023 ikasturteko neguko kirol programa prestatzean hasia da Berako kiroldegia eta hainbat jarduera eskainiko ditu Sastrakok; bertzeak bertze, pilates, cross training, ciclo eta entrenamendua suspentsioan.

Neguko programa irailetik maiatzera bitarte eginen da eta kiroldegia astelehenetik ostiralera 08:30etik 22:00etara irekita egonen da. Larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 21:00etara irekiko da eta igandetan 10:00etatik 13:30era. Hau da aurtengo kurtsoko jardueren egutegia:

Izena emateko epea irailaren 12an irekiko da eta 22ra arte luzatuko da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Kiroldegian bertan egin daiteke, baita info@sastrakokirola.eus helbidera idatzita eta telefonoz (948 630 215 / 662 300 763) ere.

Prezioak, abantailak eta informazio gehiago ikusteko, egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun