Urtero bezala, Agerra auzoko bestetan Luis Mari Apeztegiaren oroimenezko krosa ospatuko dute abuztuaren 27an, XXXIX. edizioa izanik aurtengoa. Agerrako besten komisioak eta Manttale Mendi taldeak antolatu dute lasterketa eta adin guzietako herritarrek parte hartu ahal izanen dute, hainbat kategoriatan.
Haurren lasterketarekin hasiko da krosa 18:00etan eta bertan adinaren arabera hainbat distantzia eginen dituzte: ttikienek 150 metro, aurrebenjaminek 300 metro, benjaminek 400 metro, alebinek 800 metro eta infantilek 1.200. 18:30ean, berriz, helduen lasterketa izanen da eta junior, senior eta beteranoek parte hartuko dute, kategorien araberako distantziekin; juniorrek bi bira emanen dizkiote auzoko zirkuituari, 2.900 metro osatuz. Senior eta beteranoek, berriz, lau itzuli emanen dizkiote, 5.800 metroko lasterketa osatzeko.
Krosan parte hartzeko izen-ematea egunean bertan egiten ahalko da irteeran, eta proba bukatzerakoan sari banaketa eginen dute irabazleentzat.