25. Arantza Rock ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 17a, 13:00
Arantza Rock jaialdiaren 25. urteurrena ospatuko dute larunbatean.

22:30ean hasiko da Arantzako Gazte Asanbladak antolatutako jaialdia eta Bestabusa ere izanen da

Arantza Rock jaialdia hogeita bosgarren aldiz antolatu du Arantzako Gazte Asanbladak. Abuztuaren 20an izanen da eta taldeak Modus Operandi, Janus Lester, Kinada eta Patxuko Nice izanen dira. Horrez gain, ilunabarrean, Matraka elektrotxaranga ariko da. 22:30ean hasiko dira kontzertuak eta sarrera bortz euro ordaindu beharko da.

Bestabusa

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatuta Bestabus zerbitzua izanen da Arantza Rocken, 00:00etatik 03:00etara. Joan-etorria 5 euro ordaindu beharko da eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun