Uda giroa

Giro bikaina izan dute Arantzako bestetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 16a, 15:00

Giro ederrean ospatu dituzte herriko bestak aranaztarrek abuztuaren 12tik 15era; dantzaldiak, auzotarren desafioa, haurren lasterketa… baina bestei akabaila eman badiete ere, Arantza Rock jaialdia ospatuko dute larunbat honetan, abuztuaren 20an. Ilunabarrean Matraka elektrotxarangarekin hasiko da eta 22:30etik aitzinera Modus Operandi, Janus Lester, Kinada eta Patxuko Nice taldeek joko dute plazan.

Argazkiak: Nerea Altzuri, Itsaso Bereau eta Aitziber Alberdi

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun