Gaur gauean ere ura moztuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 12:30
Gaur gauean ura mozteaz gain, egunez igerilekua itxia egonen da Etxalarren.

Egun osoan igerilekua itxia egonen da

Bart gaueko mozketaren ondotik metro eta erdi inguru igo da uraren maila Etxalarko ur-deposituan eta, Etxalarko udalak jakinarazi duenez, «bertze gau batez ura moztu beharko dugu asteburua mozketarik gabe igarotzeko». Hori dela eta, abuztuaren 12an, ortziralean 23:00etan hasi eta abuztuaren 13an, larunbateko 08:00 arte ura moztuko dute eta udal igerilekua itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun