Ur-biltegiaren maila berreskuratzeko ura moztuko dute gaur arratsean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 12:00

Ortzegun arratseko bederatzietatik ortzirale goizeko zortzietara

Etxalarko udalak bando bidez jakinarazi duenez, ur-biltegiaren maila berreskuratzkeo ura moztuko dute gaur, gau osoan, ortzegun arratseko bederatzietatik hasi eta ortzirale goizeko zortziak bitartean. Eragozpenengatik barkamenak ere eskatu dituzte udaletik eta uraren erabilera egokia egiteko deia ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun