Hidrorubber enpresak digitalizazioan eta datuaren atzipenean oinarritutako bere eredua erakutsi dio Irujo kontseilariari

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 19:00

Hidrorubber enpresako Jon Angulo zuzendari nagusia eta Mikel Irujo Garapen ekonomiko eta enpresarialeko kontseilaria, asteazkenean Alkaiagako lantegian.

Alkaiagan du egoitza enpresak, eta kautxuzko pieza kritikoak lantzen ditu automobilgintzaren sektorerako

Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Hidrorubber enpresaren Alkaiagako egoitza bisitatu du. Enpresa horrek kautxuzko pieza kritikoak lantzen ditu automobilgintzaren sektorerako. Bertan hartu du Jon Angulok, konpainiako zuzendari nagusiak, eta Nafarroako lantegian egiten duten lana erakutsi dio, hamarkada bat baitarama Lean metodologia aplikatzen bere ekoizpen-prozesuan. 

Hidrorubber enpresak kautxuzko pieza kritikoak egiten ditu automobilgintzarako. Alkaiagan dago, eta, gainera, ekoizpen-instalazio bat du Italian eta biltegi bat Estatu Batuetan. Guztira 17 milioi euro fakturatu zituen iaz eta aurten 24 milioira ailegatzea espero du (salmenten % 90 esportatzen du) eta 90 langile ditu.

Industriaren eta zerbitzuen sektorean eredu inklusibo parte-hartzailea aitortzen duen Nafarroako I. Arizmendiarrieta Saria irabazi zuen iaz Hidrorubber enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun