Elkartasun bazkaria antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak abuztuaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 10a, 16:00
Abuztuaren 21ean izanen dute elkartasun bazkaria Lesakako jubilatuen egoitzan.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak elkartasun bazkaria antolatu du abuztuaren 21ean, igandean 14:00etan jubilatuen egoitzan. Txartelak jubilatuen elkartean har daitezke 30 eurotan ordainduz, hilaren 15a arte.

Menuan tomate entsalada, patatak errioxar erara, saiheski errea eta letxuga entsalada, sagar tarta, ura, ardoa, kaba, kafea, eta likoreak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun