Hainbat eta hainbat ekintza izan dituzte aurten ere Berako bestek. Hondarreko bi egunetan, ortzirale eta larunbat arratsaldean migattuak izan ziren Herriko Etxeko Plazan eta beti bezala ikusmin handia piztu zuten eta batzuk ederki ibili ziren migattuen aitzinean. Abuztuaren 6an, larunbat goizean, besta baserri auzoetara eramateko ahalegin horretan, Bera kantari ibili zen Garaitarreta auzoan, baita Ezpelur gaiteroak Suspelttikin ere. Honenbertzez, aurtengo bestei adio erran diete Beran.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.