Hendaiako bizilagun bat hil da IrrisarriLanden bizikletatik erorita

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 7a, 16:00

Ezbeharra goizeko hamaikak aldera gertatu da, 55 urteko gizonezkoak bizikletatik erori eta buruan kolpe larri bat hartu duenean. Mediku-erizainek tokian bertan artatu dute baina, azkenean, gorpua Iruñera eraman dute autopsia egitera. 

Foruzaingoa arduratuko da gertaeraren nondik-norakoak ikertzeaz.

IrrisarriLand-eko arduradunek enpresaren izenean samina agertu eta doluminak eman dizkiete hildakoaren familia eta lagunei, eta gaineratu dute horrelako egoeretan jarraitu beharreko protokoloa bete dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun