Oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaroa emanen dute irailean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abuztuaren 7a

Irailaren 19tik 30era antolatu du Berako udalak Beralandetan eta erabat doan izanen da

Oinarrizko gaitasun digital personal eta administrazio elektronikoarentzako ikastaroa antolatu du Berako udalak irailaren 19tik 30era, enplegu-eskatzaileei zuzendua. Egun horietan 09:15etik 13:15era emanen dute Beralandetan eta erabat doan izanen da.

Europako Batasunak eta Nafar Lansarek finantzatutako ikastaroa da. Informazioa eta izen-ematea 948 01 20 12 telefonoan edo snecompetenciasdigitales@nasertic.es helbide elektronikoan, baina albiste honetako argazkian ageri den QR kodea eskaneatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun