Aurtengo udako lehortea dela eta, Arantzako udalak herritarrei eta bisitariei gogoratu nahi die uraren kontsumo arduratsua egin behar dela. Horrela, Dabid Iturria alkateak sinatutako bandoan ageri denez, bainatu beharrean dutxatu, igerileku partikularrak ez bete, ura beharrezkoa denean soilik erabil eta gisako neurriak hartu behar dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.