[Argazki galeria] San Esteban arratsaldeko dantzak eta kontzertua Berako plazan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 11:30

Goizeko dantzen ondotik, San Esteban egunean arratsaldeko Aurreskuaren txanda izan zen. Dantzariek, aurten neska kapitain baten etxean, Alba Lasarteren etxean berendua hartu eta zoan ziren plazara. Aurreskuan, Oihan Pikabea eta Nahia Elizagoien izan ziren aitzinesku eta Alba Lasarte eta Oier Larretxea atzesku.

Aitzinesku eta atzeskuekin batera, Eneritz Mariezkurrena eta Josu Igoa, Jone Etxepare eta Julia Artieda, Katti Irastortza eta Kattalin Berasain, Maddi Ordoki eta Enaitz Erkizia, Onintza Zapiain eta Amaiur Goñi, Izaro Torres eta Unai Etxegarai, Ainhoa Etxegarai eta Joel Pikabea eta Irati Lazkanotegi eta Kemen Ruiz aritu ziren arratsaldeko dantzetan. Nahia Elizagoienek Oihan Pikabeari dantzatu zion Aurreskua eta Oier Larretxeak Alba Lasarteri.

Dantza saioaren ondotik, Berako Musika bandak ere bere emanaldia eskaini zuen, Igor Telletxearen zuzendaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun