Arantzako Gazte Asanbladak aurtengo Arantza Rock jaialdiari laguntzeko frontenis txapelketa antolatu du. Gaztetxoen txapelketa abuztuaren 5ean, ortziralean 10:00etan hasiko da eta helduena, berriz, abuztuaren 6an, larunbatean 09:00etan. Edaria eta janaria ere salgai paratuko dute frontoian.
Arantza Rock jaialdia abuztuaren 20an izanen da eta taldeak Modus Operandi, Janus Lester, Kinada eta Patxuko Nice izanen dira. Horrez gain, ilunabarrean, Matraka elektrotxaranga ariko da.