Berako bestetan Bestabusa izanen da ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 4a, 13:00
Bestabus zerbitzua izanen dute bortziritarrek Berako bestetako ortzirale eta larunbat gauean.

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatuta Berako San Esteban bestetan ere bestabusa ibiliko da abuztuaren 5ean eta 6an, ortziralean eta larunbatean. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izanen da.

Autobus bat Arantzako aparkalekutik 20:45 eta 23:00etan abiatuko da,
Igantziko Bi-Bideko bidegurutzean 21:00etan eta 23:15ean pasatuko da eta Berako Euskaldunara 21:15ean eta 23:30ean ailegatuko da. 

Etxalarko Landaburutik abiatuko da bertze autobusa 21:30ean eta 23:45ean, Lesakako suhiltzaileen aparkalekutik 21:45ean eta 00:00etan pasatuko da eta
Berako Euskaldunako bidegurutzera 22:00etan eta 00:15ean ailegatuko da.

Itzultzeko ere Berako Euskaldunan hartuko dira autobusak.

Lesakara 03:30, 05:30, eta 07:15ean abiatuko da eta hamabortz minutuz ailegatuko da suhiltzaileen aparkalekura.


Etxalar, Igantzi eta Arantzara: 04:00etan eta 06:00etan hartuko da Euskaldunan eta Etxalar eta Igantzitik pasatuz, Arantzara ailegatuko da.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik diotenez, «zuk erabaki kontsumitu edo ez. Betiere arduraz jokatu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun