Berako bestetan Puntu Lila paratuko dute abuztuaren 6an

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 5a, 09:00
Berako bestetako larunbatean Lila Puntua paratuko dute Ricardo Baroja eskola ondoan, txosna inguruan.

Larunbatean 23:00etatik igande goizeko seirak arte.

Berako bestetarako Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Lila Puntuaren zerbitzua eskainiko du larunbat gauean, abuztuak 6, 23:00etatik 6:00ak arte Ricardo Baroja eskolaren aitzinean, txosnetatik arras hurbil. Bertan  informazioa eta arreta eskainiko da, eta baita zenbait material ere. 

Bertzalde, herritarren batek eraso bat gertatu edo ikusi duela salatu nahi badu idatziz, helbide elektroniko honetara bidali dezake gertatu denaren inguruko informazioa: info.lilapuntua@gmail.com . Helbide elektroniko horretan jasotzen den informazioaren inguruko datu pertsonalik ez da zabalduko (ez izenik, ez jatorririk, ez adinik…). Informazioaren trataeran anonimotasuna bermatua egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun