Argazkian iraulita ikusten den ibilgailuan harrapatuta gelditua zen gizonezkoa atera dute suhiltzaileek. Istripua Beran gertatu da gaur arratsaldean. Oronozko parketik etorri diren suhiltzaileek, foruzainek eta Doneztebeko osasun etxeko mediku-erizainek artatu dute istripua. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.