Kukañarik ez da izanen aurten Berako bestetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 3a, 09:00

Aurten ez da halako irudirik ikusterik izanen Berako bestetan.

Kantauriko Ur Konfederazioak ez du horretarako baimenik eman

Berako udalak jakinarazi duenez, azken urteetan ez bezala, aurtengo bestetan Illekuetan «ez dugu kukañarik izanen». Aitor Elexpuru alkateak aipatu duenez, «Kantauriko Ur Konfederazioak ez du horretarako baimenik eman». Batez ere gaztetxoen gustukoa den jarduera denez, heldu den urterako baimena lortzen saiatuko da udala eta eragozpenengatik barkamena eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun