oseba Larralde beratarra eta Iruñeko Naiara Irigoien nagusitu dira bart gauean egindako Berako VIII. Gau Lasterketan. 7 kilometro eta erdiko ibibide berria egitekop 29 minutu eta segundo bat behar izan zituen Larraldek, bigarren izan zen Baionako Guillaume Levoyk baino 26 guttiago eta Eztakit kuadrillako Ibon Erdozain beratarra hirugarren izan zen. Hain zuzen, Eztakit izan zen Berako kuadrilla arteko lehian onena. Emakumezkoetan, Naiara Irigoienek 33 minutu eta 12 segundo behar izan zituen eta bi korrikalari beratarrek osatu zuten podiuma: Eztakit kuadrillako Ane Eltzaurdia bigarren izan zen (35.33) eta Erori arte kuadrillako Ainhoa Etxegarai hirugarren (36.55). Denera 143 korrikalarik bukatu zuten proba. Ikusi sailkapen osoa
Ibilbide berria
DGTren debekuaren ondorioz, ibilbide berria antolatu behar izan zuen Manttale Mendi Lasterketa taldeak, 7 kilometro eta erdikoa: Merkatu plaza (irteera), Hegoalde kalea, Kanttonzabal kalea, Illekueta kalea, Pío Baroja pasalekua, Sarro, Suspela kalea, Matzada, Ugalzubia kalea, Julio Caro Baroja pasalekua, Kaxerna kalea, Garmendiko borda, Mitxinborda, Egurregi, Garaikoetxeko Borda, Sarro, Illekueta kalea, Merkatu plaza (helmuga).