Aste bukaera honetan jokatu da Wadowicen (Polonian) gazte mailako Munduko trial txapelketa. Lesaka trialeko Uxuri Portu Espainiako selekzioak hautatuta joan da eta parte hartzea bikaina izan du.
Ortzirale goizeko lehian bere kategoriako igandeko finalerako sailkatu zen eta arratsaldean, berriz, Munduko txapeldun suertatu zen taldeka, nazioarteko lehiaketan.
Igandean, berriz ere podiumera igotzea lortu zuen Uxuri Portuk, hirugarren postua lortu baitzuen 9 eta 12 urte arteko nesken kategorian, Alemania eta Japoniako ordezkarien gibeletik.
Aste bukaera gogorra egin zitzaion, lehiaketa guztiak euriarekin jokatu baitziren, baina halere bikain aritu da Uxuri Portu lesakarra.