Bi urtez jaialdirik egin gabe egon ondotik, larunbatean dantza emanaldi ederra eskaini zuen Berako Gure Txokoa Dantza Taldeak. Frontoia goraino bete zen dantza taldeko 200 dantzariren jarduna ikusteko. 50 minutu iraun zuen emanaldian, antzerki txiki bat egin zuten azken bi urteetan taldeak egindako jardunaren berri emateko, eta ondotik hamar dantza eskaini zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.