Abuztuak 2, asteartea
11:30ean ahantzien oroimenez lore eskaintza Herriko Etxeko plazako oroigarrian. 12:00etan 2022ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako da eta ezkiljotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 19:00etan Berako txistularien kalejira Illekuetatik Herriko plazara. 19:00etan txosnen irekiera Toki Onako patioan. 19:30ean batukada Batuklang tadearekin. Ibilbidea: Julio Caro Baroja pasealekua, Uraldea karrika, Altzate karrika, Itzea karrika, Altzate karrika, Mukixu. 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arinarina, larrain dantza...) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 23:00etan kontzertuak Toki Onako patioan: Janus Lester eta Joseba B. Lenoir. Egunean zehar, Incansables txaranga ariko da karrikaz karrika.
Abuztuak 3, asteazkena
09:30etan herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute. 10:30etan meza nagusia Esteban Donearen ohoretan Berako Abesbatzak lagunduta (San Esteban elizan). Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil dantzak eta Bordondantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz. Gero Saioa Alkaiza eta Igor Elortza bertsolariek kantatuko dute. 12:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du. 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira. 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz. Gero Berako Bandaren kontzertua Herriko Etxeko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 00:00etan kontzertua Toki Onako patioan: Tirry & Tery Dja. Egunean zehar, Incansables txaranga ariko da karrikaz karrika.
Abuztuak 4, ortzeguna
09:00etan Musika eskolako trikitilariak eta pandero joleak Dornakun ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 10:00etan plater tiroa ehiza ibilaldia modalitatean Lizuniagako tiro eremuan. Bakarrik herrikoentzat. 11:00-13:30 haurrentzako jokoak. L’atelier (Toc de Fusta) Merkatu plazan (eguraldi txarra edo sobera bero eginez gero, Altzateko pilotale kuan. 11:15ean Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du. 12:30ean herri danborrada Herriko Etxeko plazatik Altzateko plazara. 14:00etan bazkari feminista Toki Onako estalpean. 16:00-18:00 haurrentzako jokoak L’atelier (Toc de Fusta) Merkatu plazan (eguraldi txarra edo sobera bero eginez gero, Altzateko pilotalekuan). 18:00etan pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. 18:00etan kontzertua Toki Onako patioan Trikidantz taldearekin. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. 23:00etan kontzertua Toki Onako patioan: Trikidantz. Egunean zehar, Incansables txaranga ariko da karrikaz karrika.
Abuztuak 5, ortziralea
09:00etan Irats taldeko trikitilariak eta pandero joleak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 12:30ean erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran. 14:00etan Kantu Bazkaria Altzateko pilotalekuan. 17:30ean Kukaña Illekuetan. 18:30ean migattuak Herriko Etxeko plazan. 20:00etan Etxera! elkartasun ekitaldia Mukixutik Toki Onako estalpera. Ibilbidea: Mukixu, Altzate karrika, Uraldea karrika, Julio Caro Baroja pasealekua, Toki Onako estalpea. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 00:00etan kontzertua Toki Onako patioan Kaleko Urdangak taldearekin. Egunean zehar, Incansables txaranga ariko da karrikaz karrika.
Abuztuak 6, larunbata
09:00etan Bera Kantari eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira. 10:00etan herriko pilotarien pilota partidak Eztegara pilotalekuan. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera joanen dira Ezpelur gaiteroek lagunduta. Bertan erraldoii eta buruhandiei agurra eginen zaie. 12:30ean mutxikoak dantza saioa Merkatu plazan. Zatoz dantzatzera! (eguraldi txarra eginez gero, Toki Onako patioan). 14:30ean herri bazkaria Toki Onako estalpean. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute. 18:30ean migattuak Herriko Etxeko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan kontzertuak Toki Onako patioan: Noa & The Hell Drinkers eta Willis Drummond. Egunean zehar, Incansables txaranga ariko da karrikaz karrika.