Txirrindulari bat hil zen atzo Berako pista batean izandako istripuan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 1a, 09:30
Berako pista honetan izan zuen istripua txirrindulariak. Argazkia: Foruzaingoa

Kaule auzoko pistan izandako istripuan hil zen atzo 18:45 aldera txirrindulari bat. Ageri denez, soinean ez zeraman bere nortasunaren berri emateko balio duen agiririk eta, eta osasun zerbitzuek eta foruzainek ezin izan zuten deus egin bizia salbatzeko. Gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun