Bortzirietako jubilotekako kideek ikasturte bukaera ospatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 1a, 09:00

Berako Lagun Handiak jubilatuen elkartean ikasturte bukaerako besta ospatu zuten uztailaren 29an Bortzirietako bortz herrietako jubilotekako kideek elkarrekin. Bertan, musika doinuez alaiturik eta gosari eder batekin, bikain pasa zuten goiza. Orain, abuztuan, oporrak izanen dituzte, eta ondoren, irailean, berriz ere jubiloteka saioak martxan paratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun