Etxalarko Larraburua elkarteak udan ere ekitaldiak izanen ditu. Hasteko, bestetako bazkaria izanen da abuztuaren 18an. Izen emateak abuztuaren 8a arte egin daitezke Larraburuko telefonora idatziz.
Agurain-Gasteiz eta Elorrio ezagutzera irteera
Larraburuak irailaren 3rako irteera antolatu du Gasteizera. Harat joaterakoan Agurainen geldialdia eginen dute eta bueltarakoan Elorrio ezagutuko dute. Irteera 08:00etan eginen dute herri sarreratik eta 20:30 aldera itzulera. Larraburuko bazkideek izanen dute lehentasuna baina bidaia denentzat irekia da. Abuztuaren 28a baino lehen eman behar da izena Larraburuko telefonora deituz.