Merkatu ttikia eginen dute uztailaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 13:00
Beheko Plaza inguruan hainbat produktu ikusgai eta erosgai paratuko dituzte bertako ekoizleek.

Larunbatean 10:00etatik 14:30era Beheko Plaza inguruan

Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Beheko Plaza inguruan uztailaren 30eko goizean, 10:00etatik 14:30era. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da. Goiburua dioen bezala, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun