Berako bestetarako aparkalekua Bidasoa karrika eta Agerra artean egokituko dute

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 11:00

Bidasoa karrikaren eta Agerra auzoaren arteko eremuan aparkatzeko modua izanen da Berako bestetan.

Aurtengo Berako bestetako ekitaldi aunitz Toki Onako patioan eginen dituzte, bertan eraiki berria den aterpea baliatuz horretarako. Kontuan hartuz azken bestetan inguru hori aparkalekurako erabiltzen zela, bertze bat egokitu du udalak, Agerra auzoa eta Bidasoa karrikaren artean. Lurraren Eguna bezalako ospakizunetan ere eremu hori erabiltzen da aparkatzeko. Horrela bada, Toki Onako patioan ezin izanen da aparkatu eta bai eremu honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun