Uda giroa

Astelehenean eginen dute Berako bestetako herri danborradako entsegua

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 28a, 13:00

Abuztuaren 4an, ortzeguna 12:30ean eginen dute Berako bestetako danborrada, eta egun horretan dena ongi atera dadin, entsegua antolatu dute abuztuaren 1erako. Entsegua heldu den astelehenean, abuztuaren 1ean eginen dute 19:30ean Herriko Etxeko plazan. 

Gaur bukatuko da danborradan parte hartzeko izen ematea, eta Lixoia, Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun