Donostiako Real Sociedad talde nagusiarekin debuta egin zuen atzo Jorge Agirre aurrelari lesakarrak Zubietan, Osasunaren kontrako aurredenboraldiko partidan. Ez nolanahi gainera, 88. Minutuan garaipenaren gola eman baitzion Errealari (1-0).
Joan den denboraldia Errealaren hirugarren taldean hasi zuen Jorge Agirrek, baina gero Mirandés taldera joan zen, utzita. Aurten, Sanserekin hasi du denboraldia, Errealaren bigarren taldean.