Etxalarko Udalak ekainaren 2ko udal batzarrean erabakita, izen berriak dituzte Kultur Etxearen ondoko plaza zaharrak (herriko lehen plaza izan zenak) baita Kultur Etxeak berak ere.
Pello Apezetxea Kultur Gunea
Kultur Etxearen izen berria, Pello Apezetxea Kulturgunea, «gure herriko kulturarengatik Pello Apezetxeak egindako lan handiagatik ezarri zaio, omenaldi moduan».
Agerreko Joanes plaza
Bertze aldetik, kultur etxearen ondoan dagoen plazaren deitura berria, Agerreko Joanes plaza, Amaiurraldiaren inguruan hartutako erabakia izan da. Nafar estatu/erresumaren defendatzaile bezala egin zuenagatik omendu zaio. Aurten 500 urte bete dira gertakari honetaz eta egun horietan Amaiurko gaztelua babesten ari ziren nafar gudari guztien artean Agerreko Joanes etxalartarra zegoen.

Hogeigarren urteurrena
Hogeigarren urteurreneko ospakizunetan murgildua dago kultur etxea. Horren barrenean, Aldapeko taldeak kontzertua emanen du uztailaren 28an, ortzegunean 20:00etan Etxalarko plazan.